XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OLASO
1. Onaindia`tar Albert,
Nere ikaslaguna:
Iaungoikoak oraintxe
Zerura diguna.
Lohitzun`go Donibane`k
Berekin ziguna...
Zabaldu da Euzkadi`n
Zutazko oiartzuna
.

2. Markina`ko semea,
Euskotar argia:
Zuk gazterik zenduen
Biotza garbia.
Bizitza zuri gerta,
Ain uste gabia...
Asmo zintzoz zuk entzun
Enda-eskaria
.

3. Etsaien erasoak,
Zuretzat bai txikar:
Biotza zenduela
Borborrean indar.
Beti gertatu ziñan
Ziñezko erritar...
Egitazko sinistun
Adoretsu kistar
.

4. Gernika-erreketa,
Zuretzat mingarri:
Senideak an zenitun,
Oso errukarri.
Ondoren asi ziñan
Egiten aldarri...
Arerio gaiztoa
Utzi lotsagarri
.

5. Idatzi dituzunaz,
Aitortzen egia:
Zutik dago engoitik
Eusko Aberria.
Geroak zu, artuko
Ba`ziña abestia...
Gizatasun onaren
Azken-eresia
.

6. Goi-oietatik orain
Ez, arren!, aaztu gu...
Euzkadi`ri begira
Mindari zakigu.
Euskaldunak izaten
Guri gaur lagundu...
Ez dedintzat Aberri,
Bein ere lizundu
.
Etxebarria 1988 - 7 - 19.